Odiseak 24 kantu ditu eta hiru zati nagusi bereizten dira, lehengoan Itakako egoera azaltzen da bere errege Odioseoren ausentzian, Telemako eta Peneloperen sufrimendua amaren ezkongaiak direla eta, eta azkenik Telemako aitaren berri izatera abiatzen da. Bigarren zatian Odioseoren itzulera kontatzen da Trojako gerratik irten zenetik. Hirugarrenean, XVI. Kantu hau aurkitzen den zatian, behin Odiseo Itakara itzulita eta bere semea aurkituta, kantu honetan gertatzen da, ezkongaien aurkako bengantza gauzatzen du.

Aurreko kantuan Telemako Itakara itzuli eta gero azkenik Eumeoren, bera aita Odiseoren zerbitzariaren, etxera heltzen da. Azken hau asko pozten da Odiseoren semea bizirik dagoela ikusteaz eta Telemakori bere ama Penelopek oraindik ez duela senargairik jakinarazten dio.

Join now!

Eumeoren etxera sartzean Telemakok bere aita Odiseio aurkitzen du baina ezin izaten du ezagutu Atenea Jainkosak eskale zahar baten itxura eman baitzion.

Ondoren, Telemakok aitarekin hitz egin eta gero, Eumeo txarrizainari Peneloperengana joateko agintzen dio, bere semea Itakara ondo heldu dela jakinarazteko eta horrela Odioseoren aita den Laertesi mezulari bat bidaltzeko.

Eumeo abiatzean, Atenea Jainkosa agertzen da etxean baina soilik Odiseok ikus dezake. Berarekin hitz egin eta semeari egi guztia esateko konbentzitzen du, horrela aita semeek Peneloperen senargaien aurka batera borrokatu ahal izateko eta barita batekin Odiseo ukitu eta bere forma ematen dio. Telemakok aita ikustean hasieran Jainko batekin ...

This is a preview of the whole essay