Eumeoren etxera sartzean Telemakok bere aita Odiseio aurkitzen du baina ezin izaten du ezagutu Atenea Jainkosak eskale zahar baten itxura eman baitzion.
Ondoren, Telemakok aitarekin hitz egin eta gero, Eumeo txarrizainari Peneloperengana joateko agintzen dio, bere semea Itakara ondo heldu dela jakinarazteko eta horrela Odioseoren aita den Laertesi mezulari bat bidaltzeko.
Eumeo abiatzean, Atenea Jainkosa agertzen da etxean baina soilik Odiseok ikus dezake. Berarekin hitz egin eta semeari egi guztia esateko konbentzitzen du, horrela aita semeek Peneloperen senargaien aurka batera borrokatu ahal izateko eta barita batekin Odiseo ukitu eta bere forma ematen dio. Telemakok aita ikustean hasieran Jainko batekin nahasten du, baina egia esaten dionean sinetsi egiten dio besarkada handi bat emanez negar artean, azkenik bere aita aurkitu baitzuen.
Orduan Telemakok aitari ezkongaien berri ematen dio nongoak diren azalduz eta ehun baino gehiago direla jakinaraziz, baina Itakako erregeak Atenea eta Zeus beraien alde dutela eta ezkongaiak akabatzen ez dutela arazorik izango jakinarazten dio. Egunsentia agertuaz batera jauregira joateko agintzen dio, geroago bera joango dela eskale itxuraz eta abisua ematen dionean jauregian dauden arma guztiak ezkutatzeko eta soilik eurak ezkongaien kontra erabiliko duten bi ezpata, bi lantza eta bi ezkutu gordetzeko. Azkenik Odiseo jauregian dagoela inori ez esateko eskatzen dio.
Gero, Eumeok Peneloperi abisua ematen dio semea heldu dela eta Eurimako eta Anfonimo ezkongaiek Telemako hiltzeko bidali zuten itsasontzia itzuli zela ikustean, jainkoren baten babesean dagoela ohartzen dira. Asmoak gaizki irten zaiela ikustean, plan berriak egiten saiatzen dira Odioseoren semea hiltzeko baina Anfinomok, ezkongaietako batek, soilik Zeus jainkoak hala erabakitzen badu hilko dutela proposatzen du eta beste ezkongaiak ados jartzen dira.
Penelope haserretu egiten da bera semea hil nahi izateaz eta Antinoori Odiseok bere aitaren bizia salbatu zuela jakinarazten dio eta Eurimakok, gezurra den arren, inork ez duela bere semea hiltzeko asmorik esaten dio.
Azkenik Eumeo bere etxera itzultzen da eta Odiseo eta Telemakori berriak kontatzen dizkie, afaldu eta lotara joaten dira.